Azkoitiko EH Bildu: ‘Kartelak errespetatu, zentsurarik ez’

EH

EH Bilduk honako ohar hau kaleratu du, EAJren Udal Gobernuak kartelak kentzen dituela salatzeko eta “zentsura politikoa” egitea uztea eskatzeko:

“Azken aldian herriko hormetan jartzen diren kartelak ez dute egun bat bera ere irauten; hori, betiere, kartelak EAJko agintarien gustokoak ez badira behintzat. Garbitzaileak dira kaleko kartelak kentzearen arduradunak, baina ez dugu inolako zalantzarik, azken horiek, udalaren aginduak betetzen dituztela.

EAJk oposizioaren aurka dabilkien politika salatu nahi dugu. Udal gobernuan ez gauden alderdion ekimenak isilarazteko politika hori ez da berria; EH Bilduren aurreko agintaldiaren aurretik, hainbat eragilek urte luzez pairatu genuen EAJren zentsura politikoa. Azken aldian, berriro, joera areagotzen ari da. Astelehenean, maiatzak 14, herrian zehar jarri genituen atzo, asteazkena, Elkargunean egin genuen pentsio duinen aldeko hitzaldirako kartelak. Baina astearte eguerdirako guztiak kenduta zeuden.

EAJri eskatzen diogu besteen kartelak kentzeari uzteko, zentsura politikoa egiteari ere uzteko eta herriko beste alderdiok eta eragileok herritarrak informatzeko ditugun medioak ukatzeari uzteko”.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend