BTT irteera egingo dute umeek Zestoan

Zestoako Agiro mendi klubak umeei zuzendutako BTT irteera antolatu du hilaren 19rako, iganderako. 2006 eta 2008 urte bitartean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute irteeran, eta 16:00etan abiatuko dira, plazatik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bi ordu iraungo du irteerak, eta parte hartzaileek derrigorrezkoa izango dute kaskoa eramatea. Informazio gehiago, berriz, honako telefonoan eskuratu daiteke: 665-75 69 52.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend