Iñaki Odriozola zestoarrak Neiker saria jaso du CAF-Elhuyar sariketan

'Euskal Herriko mendiak: herbiboro handiek zizelkatutako paisaiak' lanari esker jaso du lehen sektoreari eskainitako Neiker sari berezia. Landare ekologian doktorea eta ikertzailea da Odriozola, eta bere tesian oinarrituta gauzatu zuen lana izan da saritu dutena.
Iñaki Odriozola zestoarra. (Unibertsitatea.net)

Iñaki Odriozola zestoarra. (Unibertsitatea.net)

Atzo, asteazkena, banatu zituzten CAF-Elhuyar sariak Donostian, eta zientziari eta teknologiari lotutako dibulgazio, ikerketa eta sormen lanak saritu zituzten bertan, ohiko legez. Hainbat sari banatu zituzten atzoko ekitaldian, eta horietako bat, lehen sektoreari eskainitako Neiker sari berezia, Iñaki Odriozola zestoarrak eskuratu du, Euskal Herriko mendiak: herbiboro handiek zizelkatutako paisaiak lanari esker –Elhuyarren webgunean irakur daiteke artikulua–. Landare ekologian doktorea eta ikertzailea da Odriozola, eta bere tesian oinarrituta gauzatu zuen lana izan da saritu dutena. Odriozola ez zen izan sari-banaketa ekitaldian, eta haren ordez bere tesiaren zuzendariak jaso zuen oroigarria.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend