Irrintzi lehiaketa antolatu dute Getariako Euskal Jai egunerako

Maiatzaren 26an, larunbata, ospatuko dute Euskal Jai eguna Getarian. Egun osoko egitarauaren barruan antolatu dute irrintzi lehiaketa.

Euskal Jaia Getarian, irrintzi lehiaketa (2015)Maiatzaren 26an, larunbata, Euskal Jai eguna ospatuko dute Getarian. Goizean goiz emango diote hasiera egun osoan zehar ospatuko duten festari, eta eguerdian, 13:30ean, irrintzi lehiaketa izango da Herriko Plazan.

Bi kategoriatan banatu dute txapelketa: alde batetik, 14 urtetik beherako parte hartzaileek gaztetxoen maila osatuko dute, eta, bestetik, 14 urtetik gorakoek, helduena. Lehiaketan parte hartzeko, baserritarrez jantzita egotea beharrezkoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend