Jose Anjel Iribar: “Pazientzia behar da askotan, baina kosta egiten da zaleei hori eskatzea”

Jose Anjel Iribar zarauztarrari elkarrizketa egin dio Aizu! aldizkariak.
427iribar

Jose Anjel Iribar. (Mikel Martinez de Trespuentes)

Jainkoa, gure txapelduna, erregaitza… Zelan egiten zaio aurre mitoa izateari?
Hitz potoloak dira horiek guztiak, kar-kar! Bilbon gaude, ezta? Egia esan, halakoek eguna alaitzen dizute. Hainbeste denbora joan ondoren, eskertzen dira.

Ia 40 urte erretiratu zinela, baina oraindik autografoak sinatzen dituzu.
Bai, zorionez! Jendeak gogoan nauka, baina Athleticen jarraitu dudalako. Lehenengo jokalari, gero entrenatzaile, orain ordezkaritza lanetan… Horrek asko laguntzen du. Hala ere, zorionez, ni bezalako jokalari mordoa eduki dugu Athleticen, oso onak, mitoak, zuk esan bezala. Baina nik, nolabait, klubean jarraitzearen abantaila daukat.

Ia bizitza osoa eskaini diozu Athletici. Engantxatuta zaude?
Pixka bat bai, kar-kar! Ondo dago hitz hori. Oporrak hartzen ditugunean ere, zerbait faltako balitzait bezala da. Nire bigarren etxea da hau, familia balitz bezala tratatzen dut hemengo taldea. Neurri batean, horixe garela uste dut: familia handi bat. Elkarren arteko harremana ere horrelakoxea da.

Etxeko jokalaria izan zara beti, baina orain hori ez da hain sarri ikusten…
Orain ere badaude, eta meritu izugarria dute. Futbola hainbeste globalizatu denez, normala da lehiakortasun handiagoa egotea, jokalariak batera eta bestera ibiltzea. Urte batetik bestera, taldeak asko aldatzen dira; diru asko sartu da, eta horrek zaildu egiten du jokalari batek bizitza osoa talde bakar batean ematea. Gure garaian, gauzak bestela kudeatzen ziren, baina orduan ere bazeuden tentazioak. Batzuok erabaki genuen Athleticen jokatu nahi genuela, eta hementxe gelditu ginen. Ez neu bakarrik, baita beste jokalari pilo bat ere.

Hemen duzue ikusgai elkarrizketa osorik.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend