Kauldi Odriozola eskubaloi jokalaria Espainiako selekzioaren deialdian sartu da

Ekainaren 22tik uztailaren 1era Tarragonan (Katalunia) jokatuko den XVIII. Mediterraneoko Jokoetara joan ahal izango du Bidasoako eskuin hegalak, selekzioaren deialdian sartu baita. Aurretik, ekainaren 13an, lagunarteko bat jokatuko dute Polonian hango selekzioaren aurka.

DaNhGa1XcAARR-o_content_content

Kauldi Odriozola zumaiar eskubaloi jokalaria Espainiako selekzioaren deialdian sartu du beste behin Jordi Ribera hautatzaileak. Ekainaren 22tik uztailaren 1era Tarragonan (Katalunia) jokatuko den XVIII. Mediterraneoko Jokoetara joan ahal izango du Bidasoako eskuin hegalak, selekzioaren deialdian sartu baita. Aurretik, ekainaren 13an, lagunarteko bat jokatuko dute Polonian hango selekzioaren aurka.

Riberak, ekainaren 5erako deitu ditu 16 jokalari hautatuak. Ibizan egingo dute prestakuntza, eta hilaren 11n Poloniara bidaiatuko dute. Handik bi egunera, bertako taldearen aurka jokatuko dute lagunarteko partida bat, Poloniako Eskubaloi Federazioaren mendeurrena ospatzeko.

Ondoren, XVIII. Mediterraneko Jokoetarako prestakuntza saioekin hasiko dira hilaren 18an, Madrilen. Ekainaren 21ean Tarragonara joango dira, eta hurrengo egunean hasiko dute txapelketa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend