Pentsio duinen aldeko manifestaziora joateko autobusa antolatu du Gurutze jubilatu elkarteak

Datorren maiatzaren 26an Donostian egingo den pentsio publiko duinen aldeko manifestaziora joateko deia egin du Zestoako Gurutze pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak. 17:30ean hasiko da protesta, eta Zestoatik autobusa antolatu dute. 16:30ean abiatuko da autobusa Gurutzetik, eta manifestazioa amaitu eta ordu erdira abiatuko da berriz bueltan. Autobus hori hartu nahi duenak maiatzaren 23a baino lehen izena eman beharko du jubilatuen bulegoan; egunero –asteazkenetan izan ezik–, 11:00etatik 12:00etara bitartean. 650 708 770 telefonora deituta ere eman daiteke izena. Pertsonako sei euro ordaindu beharko da garraioa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend