Alaitz Olaizola: “Ezinbestekoa da antzerki obrak liburuetan jasota egotea”

Sortzailea eta "zirikatzailea" da Olaizola. Urteak daramatza antzerkiari lotuta, eta denetariko obrak izatzi ez ezik, gogotik gozatu du aktore lanetan. Antzerkia jolasera bideratu nahi izan du betidanik. Gipuzkoako Hitza egunkariak elkarrizketa egin dio azpeitiarrari.
Alaitz Olaizola. (Maialen Etxaniz)

Alaitz Olaizola. (Maialen Etxaniz)

“Saltsa guztietan” ibilitako emakumea da Alaitz Olaizola (Azpeitia, 1975). Gaztetan lotu zen antzerkira. Dozenaka obra idatzi zituen Azpeitiko Lakrikun antzerki talderako, eta beste hainbat sari irabazi ditu haurrentzako egindako lanekin. Goenkale telesailean ere ibilia da. “Zirikatzaile” lanetan aritua da Olaizola, idaztea maite duen emakumea.

Ikasketaz irakasle, baina ofizioz antzerki gidoien idazle. Noiz hasi zen dena?

Alaba txikia zela, zenbait emakume elkartzen hasi ginen, ikastolatik irtetean haurrek arratsaldea elkarrekin pasa zezaten. Han ezagutu nituen lagunen artean zen Gurutze Eizmendi, orduz geroztik bidelagun izan dudana. Gurasoen antzerki tailerrera joaten zela kontatu zidan behin, eta antzerkiari lotutako esperientziak partekatzen hasi ginen orduan. Ikasturte amaieran jendaurrean taularatzeko antzerki lanen bila zebiltzala eta, hara eta hona ibili ginen antzerkiak liburuetan aurkituko genituela sinetsita. Koldo Mitxelena kulturunera, Azpeitiko liburutegira eta beste hainbat txokotara joan ginen obra bila, baina liburuetan apenas zegoen antzezlanik. Hori ikusita, antzerki bat sortzeko prest nengoela esan nion. Hitza hartu zidan, eta nik gidoia idazterako udaletxean esana zuen bazutela ikasturte amaieran zer eskaini. Obra idatzi, eta antzerkian murgildu nintzen. Haren ostean iritsi ziren lehiaketak, sariak, antzerki tailerrakā€¦ gaur arte. Idatzi ditudan antzerki obra guztien izenak esateko gai naizela uste dut. Ez dira berdinak, antzekoak baizik zuen izena aurreneko obrak.

Ordu asko eman dituzu antzerki tailerretan murgilduta haurrei eskolak ematen. Zuk haiei irakatsi bai, baina zer ikasi duzu haiengandik?

Ikasleei beti esaten diet irakaslea baino gehiago zirikatzailea naizela ni. Umeentzat jolastea oso garrantzitsua dela uste dut, eta, horregatik, nire helburua sekula ez da izan tailerretan aktoreak sortzea. Horretarako badaude eskola jakin batzuk eta metodologiak. Antzerkia jolasera bideratu nahi dut nik. Hori izan da nire nahia lehen egunetik gaur arte. Umeekin misterioa da bizitzako antzerki egun bakoitza. Umeen ahotan sekula espero ez nituen esaldiak eraman izan ditut etxera; barruan dutena minik gabe adierazteko gai direla ikusi dut. Pazientzia lantzen lagundu didate. Izan ere, haurrekin ikasi dut gauzak ez direla beti guk nahi bezala egiten. Antzerkian, haurrek jolasean ikusten dute heldua, eta horrek harreman ederrak sortzen ditu haurren eta helduen artean. Bihotza zabaltzen dizute, beren gauzak eta ilusioak kontatzen dizkizute, freskotasunez eta eurek daukaten magia horrekin. Ederra da arazoen aurrean nola jokatzen duten ikustea. Haiekin harremanetan izatean, norbera ere umetu eta haurren dinamikan sartzen da, kode berean komunikatzeko gai izateraino.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren atarian.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend