Bost kontzertu izango dira asteburuan, Azkoitian

Gaur bi emanaldi izango dira: batetik, Ignacio Arakistain eta Itziar Beitia pianistak eta Claudia Alduncin klarinete jotzailea ariko dira zuzenean, 19:30ean, Elkargunean; eta, bestetik, Passepartouten kontzertua izango da, 22:30ean, Baztartxon.
Ignacio_Arakistain

Ignacio Arakistainek kontzertua emango du gaur. (Argazkia: Ainitze Agirrezabala)

Musika atsegin duenak izango du gozatzeko aukerarik asteburu honetan Azkoitian. Hain zuzen ere, bost kontzertu izango dira gaurtik igandera bitartean. Gaur, bi kontzertu izango dira. Batetik, Ignacio Arakistain eta Itziar Beitia pianistak eta Claudia Alduncin klarinete jotzailea ariko dira zuzenean, 19:30ean, Elkargunean. Bigarren emanaldia Passepartout taldeak eskainiko du, 22:30ean hasita, Baztartxon. Taldeak Sinergia disko berria aurkeztuko du.

Bihar, larunbata, beste bi hitzordu izango dira. 12:30ean, Kontzejupean, Getariko eta Azkoitiko musika bandek elkarrekin kontzertua emango dute. Arratsaldean, berriz, 18:30etik aurrera, Udaberriko Musikaldiaren barruan, Duo L’Incontro –Itziar Lujanbio oboearekin eta Francesca Romana arparekin– arituko da, Santa Kutz komentuan.

Bestalde, Bebarruko Jardunen barruan, Amorantek kontzertua eskainiko du igandean, 19:00etan hasita, Matadeixen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend