Zumaiako eta Azkoitiko ile apaindegi bana, ile apaindegi tradizionalen aldeko kanpainan

Fernando ile apaindegia. (Gipuzkoako Ile Apaindegien Gipuzkoako Elkartea)

Fernando ile apaindegia. (Gipuzkoako Ile Apaindegien Gipuzkoako Elkartea)

Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren barneko Gizonezkoen Ile apaindegien Gipuzkoako Elkarteak Ongi etorri kalpar guztiak kanpaina jarri du abian, gizonezkoen ile apaindegi tradizionalak sustatzeko asmoz. Gipuzkoako 15 ile apaindegik hartu dute kanpainan, eta horien artean daude Zumaiako Julio Curiel eta Azkotiko Fernando negozioak.

Bizpahiru belaundalditan mantendu diren ile apaindegien dituzten “indarguneak” azaleratu nahi dituzte kanpainaren bidez. Izan ere, halako negozioek “tratu hurbila” eskaintzen dutela eta “bezero anitzen beharrei erantzuna emateko gaitasuna” dutela azpimarratu dute. “Beraien udalerrietan oso errotuta daude. Gure zerbitzuaren oinarri dira gertuko tratua, konfidantzazkoa eta, batez ere, kalitate handia”, esan du Iban Gutierrezek, elkarteko presidenteak.

Uztailaren 14ra bitartean egingo dute kanpaina, gisa horretako establezimenduak sustatu eta haien etorkizuna bermatzeko asmoz. Bezeroen lehialtasuna bultzatzeko, berriz, askotariko zozketak egingo dituzte tarte horretan. Hala nola, hainbat landetxetako egonaldiak eta beste hainbat opari jaso ahal izango dituzte kanpainan parte hartzen dutenek.

Iazko “arrakastari” jarraituz, bigarren urtez jarri dute abian kanpaina, eta hemen ikus daitezke xehetasun guztiak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend