Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarra bigarren izan da Espainiako Bloke Txapelketan

Asteburuan jokatu dute txapelketa Bartzelonan, eta zilarrezko domina eskuratu zuen zumaiarrak lehian. Carreterok lehia estua izan zuen finalean Hector Bazanekin.
Eneko Carretero eskalatzailea. (Baleike.eus)

Eneko Carretero eskalatzailea. (Baleike.eus)

Espainiako Bloke Txapelketa jokatu zen maiatzaren 12an eta 13an Bartzelonan, eta bertan parte hartu zuen Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarrak. 18 urtez azpikoen mailan lehiatu zen eskalatzaile zumaiarra, eta faborito nagusia izan arren, bigarren egin zuen. Hector Bazan kataluniarra izan zuen finalean aurkari. Sailkapenetan bi lehiakideek seina top egin zituzten, eta finalean ere oso berdinduta jardun zuten; izan ere, launa bloke sinatu zituzten. Carreterok, baina, ekinaldi gehiago behar izan zituen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen.

Carreteroren jarduna ez zen 18 urtez azpikoen txapelketarekin amaitu. Senior mailan ere lehiatu zen zumaiarra, eta bosgarren egin zuen maila horretan. Sailkapenen txandan bikain ibili zen, eta sei blokeetatik bost sinatu zituen. Lan horri esker, finalera igaro zen, eta azken saioan, top bat egiteko aukera izan zuen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend