Herri bazkaria antolatu du Orioko ikastolak

Ekainaren 9an ospatuko den Ikastola Egunean egingo da bazkaria. Ekainaren 1a izango da txartelak erosteko azken eguna, ikastolako pregolan edo idazkaritzan.

HAURRAK_GURASOAK_contentOrioko Herri Ikastolak bazkaria antolatu du ekainaren 9rako. Egun horretan urteroko Ikastola Eguna ospatuko dute, eta programaren barruan egingo da herri bazkaria. Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastolako komunitatea osatzen duten lagunen arteko harremana estutzeko xedearekin elkartu nahi dute mahai-bueltan.

Bi menu eskainiko dituzte:

•Helduentzat 11€-tan: entsalada, paella, postrea eta kafea.
•Haurrentzat 7€-tan: paella eta postrea.
Bazkaritarako txartelak idazkaritzan eta pergolan egongo dira salgai, ekainaren 1a bitartean.
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend