50. urteurrena ospatu du Obe Hettich enpresak

Aizarnazabalgo Obe Hettich enpresan ospakizun eguna dute gaurkoan. Altzarientzako teknikak lantzen dituzte lantegian, eta 50 urte bete dituzte zeregin horretan. Hori dela eta, ospakizun jaia egin dute gaur.

11:00etan hasi da ekitaldia, enpresaren kanpoaldean. Lantegiko arduradunek hitz batzuk esan dituzte, enpresaren ibilbideari errepasoa eginez. Ekitaldia amaitzeko, agurra dantzatu du dantzari batek, eta instalazioak bisitatzeko aukera izan dute gero han bildutako guztiek. 13:00etan, haur nahiz helduentzako jarduerak izan dira, eta, bukatzeko, mokadutxoa egin dute bertaratutakoek. Jende ugari bildu da ospakizunean.

Hona hemen bertan hartutako irudiak:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend