Indarkeria sexistaren aurkako protokoloa lantzen ari dira eskualdeko hainbat udaletako ordezkariak

Urola Kostako hainbat udaletako ordezkariak elkartu ziren Miren Elgarrestarekin. (Zarauzko Udala)

Urola Kostako hainbat udaletako ordezkariak elkartu ziren Miren Elgarrestarekin. (Zarauzko Udala)

Urola Kostako hainbat herritako udaletako ordezkariak indarkeria sexistaren aurkako protokoloa lantzen ari dira, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Aiako, Aizarnazabalgo, Azkoitiko, Azpeitiko, Getariako, Orioko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako udalak ari dira protokoloa osatzen, eta udal horietako hainbat ordezkari Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Alundiko Berdintasun Saileko zuzendariarekin elkartu ziren joan zen astean gaiaz hitz egiteko. Besteak beste, Mari Karmen Arregi Aizarnazabalgo alkatea, Nekane Arrizabalaga Aiako alkatea, Xabier Txurruka Zarauzko alkatea, Oier Korta Zumaiako alkatea, Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea eta Nekane Larrañaga eta Ana Azkoitia Azkoitiko zinegotziak elkartu ziren bileran.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend