ARGAZKI BILDUMA: Reyes Azkoitiaren pilotakadarekin hasi dute Azkoitiko IV. Pelotai Eune

Azkoitiko pilotariak eta pilotazaleak egun berezia ari dira ospatzen gaurkoan; izan ere, goizean hasita, pilota nagusi izan da herrian. Txulue pilota elkarteak antolatuta, IV. Pelotai Eune ari dira ospatzen, eta jendetza izan da eguerdi partean Kontzejupean pilota partidez gozatzen. Hain zuzen ere, hainbat pilota partida jokatu dituzte gaztetxoek eta txapelketan parte hartzera animatu diren herritarrek, eta segidan goi mailako emakumeen partida izan da. Naroa Agirre eta Nagore Aramendi Amaia Vicario eta Eneritz Arrietaren aurka lehiatu dira, eta Vicario eta Arrieta aise nagusitu dira.

Partidak bukatzean, Balda plazatik txistulariek lagunduta kalejiran joan dira Azkoitiko hainbat pilotari ohi Kontzejupera. Ordurako jendetza zuten zain bertan, eta aurtengo gonbidatuak, Reyes Azkoitia pilota entrenatzaile azkoitiarrak, pilotakadarekin eman dio hasiera ofiziala jaiari. Omenaldia egin diote Reyesi, bertsoz eta aurreskuarekin, eta hunkitu ere egin da Bergarako bizilaguna. Omenaldia bukatzean goi mailako mutil pilotarien partida izan da, eta gero bazkaria egingo dute Oteiza frontoietan. Arratsaldean hainbat final eta pilota partida izango dira Kontzejupean.

Hona hemen gaur eguerdiko irudi bilduma:

 

Eguerdiko eta arratsaldeko irudiak, berriz, hemen: (Argazkiak: Kontzejupeko Txulue)

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend