Kros solidarioa eta Mantangorri txirrindularitza proba egin dituzte Azpeitian, Indiaren alde

Sanjuandegiko kros solidarioak eta Mantangorri txirrindularitza probak bat egin dute gaur, zapatua, Indiako umeen alde. Aurtengoa Mantangorri txirrindulari probaren laugarren edizioa izan da, eta Federatutako dozenaka gaztetxok hartu du parte egitasmoan. 16:00etan hasi da proba hori, eta 17:00ak aldera amaitu da. Kros solidarioak hartu dio lekukoa txirrindularitzari 17:30ean. Mailaz maila, ehunka haur, gazte eta heldu animatu da Indiako umeen alde korrika egitera, eguraldia eta giro jatorra lagun.

Sanjuandegiko krosak urteetako ibilbidea du, baina duela lau urte aldaketa nabarmen bat izan zen haren antolaketan. Izan ere, ordura arte lasterketa antolatzeaz arduratzen zen lagun taldeak utzi egin zuen egitekoa, eta Azpeitiko kooperazio taldeek, XJ Auzolaneanek eta Xeye atletismo taldeak hartu zuten haren lekukoa. Antolatzaile berriek erabaki zuten probari “kutsu solidarioa” ematea, eta halaxe izan da: lehen edizioan Nepaleko umeei lagundu zieten; bigarrengoan, Saharakoei; hirugarrengoan Perukoei; eta, aurten, Indiakoei.

Hona hemen argazki batzuk:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend