IRUDIETAN: Giro polita eta denetariko ekintzak, lasaotarren Espabilau Egunean

Espabilauta esnatu dira gaur Lasaon; Espabilau Eguna ospatzeko pronto, alegia. Zortzigarren urtez jarraian, lasaotarren Eguna ari dira ospatzen auzotarrak, eta denetariko ekintzak egingo dituzte gauera bitartean. Goizean ekin diote prestatutako egitarauari, eta nahi izan duten lagunek Lasao azpiko pasabidea bisitatu dute. Eguerdian, 12:00ak aldera, herri kirolak egin dituzte auzoko frontoian. Haur zein heldu, talde txikitan banatuta, giro ederrean aritu dira jolasean ordubetez. Bitarte horretan, Lasaora bertaratu direnek auzotarrek prestatutako salda eta pintxoak dastatzeko aukera izan dute. Indarrak berreskuratzeko, sabelak behar bezala betetzeko eta gehiago espabilatzeko paella txapelketa egin dute zenbait lagunek, frontoian bertan. Ondoren, 14:00ak aldera, bazkaria egingo dute han.

Festak ez du etenik izango arratsaldean. Izan ere, bazkalosterako mus txapelketa eta mahai jolasak izango dira nahi duen ororentzat. Txapelketa nahiz jokoak 16:00ak aldera hasiko dira. Goizeko bisitarekin nahikoa ez dutenentzat edo Lasao gehiago ezagutu nahi dutenentzat, Karlitosen eskutik Lasaoko elizara eta kriptara bisita gidatua egingo dute 18:00etan hasita. Ordu berean, haurrentzako jolasak eta itsulapiko puskatzea egingo dituzte frontoian. Egunari amaiera borobila emateko, berriz, afaria izango da, 21:00etan hasita.

Hona hemen argazki batzuk:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend