BIDEOA: Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea Urola Kostan

Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak hartu zuen atzo, ekainak 10, Urola Kosta. Gure Esku Dago mugimenduak deituta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu zituen  201,9 kilometroko giza katea osatu zuten milaka lagunek, eta Urola Kostatik ere igaro zen giza katea. Eskualdeko milaka lagunek egin zuten bat egitasmoarekin, eta Zarautzen, Orion, Getarian, Zumaian eta Arroabeatik Itziarrera bitarteko errepidean bete zuen beren lekua.  Eguzki epeletan eta jai giroan igaro zuten goiza, erlojuak 12:00ak noiz joko. Ordu horretan hasi zen giza katea. Bertan hartutako irudiekin osatutako bideo laburra da honako hau.

Gasteizen amaitu zen atzoko giza katea, eta han hitza hartu zuten Gure Esku Dagoko ordezkari Jone Amonarrizek eta Angel Oiarbidek. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduaren hurrengo erronkak iragarri zituzten biek, eta esan zuten “aro berri baten hasiera” izan zela atzoko giza katea.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend