Alex Txikonen dokumentala eta solasaldia izango dira etzi Azpeitian

Aitor Barez zuzendariak 'Everest, un reto sobrehumano' filma aurkeztuko du, 21:00etan hasita. Ondoren, mendigoizaleak hitzaldia emango du.

Aitor Barez zine zuzendariak Everest, un reto sobrehumano dokumentala aurkeztuko du ostegunean, 21:00etan, Soreasu antzokian. Dokumentalak Alex Txikon alpinistak “negu gorrian eta oxigeno artifizialik gabe Everest igotzen saiatzean bizi izandako poztasun eta zorigaitzak” agertzen ditu. Emanaldia bukatzean, Txikonekin solasaldia egingo dute. Saiorako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Hau da dokumentalaren trailerra:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend