Azkoitia eta Azpeitia lotu dituzte Ezkutuko Altxorrak egitasmoko bisita batean

Ezkutuko Altxorrak egitasmoa martxan da joan den martxoaz geroztik. Programaren helburua da eskualdeko ondarea ezagutzera ematea, “ezezagunak izan arren benetako altxorrak diren guneak” herritarrengana gerturatzea. Hain zuzen ere, helburu hori betetzeko, 57 bisita gidatu egingo dituzte Urola Erdian, Urola Garaian eta Debagoienan urtea amaitu bitartean. Hiru eskualdeak batzen dituen Ignaziotar Lurraldea turismo sustapenerako eta dinamizaziorako proiektuaren barruan antolatu dituzte bisitak.

Joan den igandean, esaterako, Azkoitia eta Azpeitia lotu zituen Ezkutuko Altxorrak programaren barruan antolatutako bisita gidatu batek. Hain zuzen ere, Azkoitiko Balda eraikinetik abiatu eta Azpeitiko Soreasu auzora oinez egin zuten ibilbidea hainbat herritarrek. Izarraitz mendikatearen magaletik egin zuten ibilaldia, eta historia ezagutzeko nahiz paisaia ederrak ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek, Juan Bautista Mendizabalek gidatuta.

Hona hemen bisita gidatuko irudi batzuk:

(Argazkiak: Ignaziotar Lurraldea)

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend