Ikasturte bukaerako jaialdia eskainiko dute Azkoitiko Born to Dance dantza eskolako ikasleek

Larunbat honetan izango da ikuskizuna Baztartxon, 19:30ean hasita.
Jenny Calero

(Argazkia: Maxixatzen)

Azkoitiko Born to Dance areto dantza eskolako ikasleek ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute larunbat honetan, hilak 16, Baztartxon. 4 urtetik 60 bat urte ingurura bitarteko 50 lagun izango dira oholtza gainean dantzan: Jenny Calero dantza irakasleak eta haren ikasleek parte hartuko dute ikuskizunean. Zapatuan ikusi ahalko diren dantzak ikasleek ikasturtean zehar landutakoak izango dira. 19:30ean hasiko da emanaldia.

Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk iaz Calerori egindako elkarrizketa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend