Ikusgai daude Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara aurkeztutako lanak

Zabalik dago XXXVI. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Aurtengo ediziora aurkeztu dituzten kartel guztiak daude ikusgai, bederatzi guztira. Hilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Bihar, asteazkena, erabakiko du epaimahaiak aurtengo topaketak iragarriko dituen kartel irabazlea zein den. Datozen egunetan jakinaraziko dute epaia. Kartel irabazlearen egileakĀ 900 euroko saria eskuratuko du.

Erakusketa aretoa zabalik izango da astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara bitartean. Zapatuetan eta igandeetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara bitartean irekiko dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend