Urrezko bost domina Oriora, Euskadiko aulki mugikorrean

2

Orioko kideak, Legution. (Argazkia: Joxemari Olasagasti)

Larunbatean, ekainaren 9an, aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Legutioko urtegian. Orio Arraun Elkarteko zortzi ontzik parte hartu zuten estropadetan, eta guztira, zazpi domina irabazita itzuli ziren herrira.

Gizonezko beteranoek, emakumezko jubenilek, gizonezko jubenilek, lemazaindun lauko gizonezko absolutuek eta lemazain gabeko biko gizonezko absolutuen kategoriek lortu zuten podiumeko lehenengo postuan sailkatzea.

Zilarrezko domina, berriz, gizonezko jubenilen binako laukoak lortu zuen, eta hirugarren postuan sailkatu ziren lemazain gabeko bikoan gizonezko jubenilak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend