Azpeitian ere aurkeztu dute Xabier Arzalluzen inguruko dokumentala

 

Munoandi elkarteak antolatuta, EAJko Xabier Arzalluz politikari azkoitiarraren inguruan egindako Xabier Arzalluz Antia. Euskadiko historia politikoa dokumentala izan zen ikusgai atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun bertaratu zen kulturgunera ikus-entzunezkoa ikustera, eta tartean zen Xabier Barandiaran soziologoa. Dokumentalaren emanaldia bukatzean, Barandiaranek hartu zuen hitza, eta ikus-entzunezkoaren inguruko gogoeta nagusiak elkarbanatu zituen Sanagustinen elkartu ziren lagunekin.

Ordubeteko dokumentala da Euskadiko historia politikoa. Azkoitiarraren ibilbide politikoa eta azken 50 urteetako hainbat gertaeren inguruan dituen iritziak eta ikuspuntuak kontatzen ditu. Zergatik egin zen abertzale eta zergatik aukeratu zuen Eusko Alderdi Jeltzalea; herri-eraikuntzari, Kataluniari eta Espainiari buruzko gogoeta; EAJz eta Ezker Abertzaleaz pentsatzen duena; ETA, estatu indarkeria, alderdien zatiketa, erabakitzeko eskubidea, Lizarra-Garazi; eta beste hainbat gai ere hizpide ditu Arzalluzek dokumentalean.

Donostiako Antiguako batzokiak sustatu eta bultzatu zuen ikus-entzunezkoa, eta joan den martxoaren 23an estreinatu zuten. Harrezkero, herriz herri ari dira ematen eta bihar Azpeitiaren txanda izango da,ko ekitaldian.

Munoaundi elkarteak azken hilabeteotan antolatutako ekintza sortaren barruan eskaini zuten dokumentala atzokoank. Beste hitzordu batzuk ere jakinarazi ditu elkarteak datozen aste eta hilabeteetarako, hala nola Jon Artano nazioarteko kazetariaren hitzaldia. Horrez gain, udazkenerako hainbat ekitaldi prestatuko du Munoaundik, Euskal Filmotekarekin elkarlanean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend