Bertan behera utzi dituzte asteburuan egitekoak ziren ibai garbiketak Azpeitian eta Zestoan

Ibaiko urak handi datoztelako erabaki dute auzolana bertan behera uztea. Azpeitian Agenda 21 egitasmoaren baitan ziren auzolana egitekoak. Ez dute ibai garbiketa egiteko beste datarik zehaztu. Zestoan, aldiz, Astinduk antolatzen du ibai garbiketa, eta auzolana uztailaren 7an egingo dutela jakinarazi dute.

Zestoako ibaia

Azpeitian eta Zestoan ibai garbiketak egitekoak ziren hurrengo egunetan. Azpeitian ostiralean ziren ibai garbiketa egitekoak, eta Zestoan, berriz, larunbatean. Baina uraren emaria handia denez, ibai garbiketa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.

Ibai garbiketa eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan antolatu ohi dute urtero Azpeitian. Oraingoz, ez dute auzolana egiteko beste datarik zehaztu. Zestoan, aldiz, Astinduk antolatzen du, eta horiek beste data bat zehaztu dute ibai garbiketa egiteko: uztailaren 7a.

 

 

 

 

 

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend