Gure Zirkua Aiara iritsiko da uztaileko lehenengo astean

gure zirkua

Argazkia: Gure Zirkua.

Gure Zirkua zirkuko euskal artisten topagunea Aian izango da uztailaren 5, 6, 7 eta 8an. Amezketan hasiko dute bira ekainaren 29an, eta  bigarren geldialdia izango da Aian. Egun bakoitzean emanaldi bana eskainiko dute.

Gaur 09:00etatik aurrera erosi ahal izango dira emanaldietarako sarrerak, ticketea.com webgunean. Nolanahi ere, 2 urtetik beherakoek emanaldira doan sartu ahal izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Hala ere, emanaldia adin guztietako ikus-entzuleentzako dela azaldu dute euskal zirkukoek. Akrobatak, magoak, trapezistak, eta beste hainbat disziplina desberdinetako hamar artista euskaldunek hartuko dute
parte Gure Zirkuaren emanaldietan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend