Balenciagaren lana, eredu

Balenciagaren lana interpretatzen duten 26 sorkuntza erakutsiko dira Getariako museoaren atarian. Nazioarteko sei eskolako irakasle eta ikasleak bildu ditu proiektuak.
balenciaga

Miren Vives museoko ordezkaria eta sei eskoletako ordezkariak, goizean egindako agerraldian. (Argazkia: Maria Maya Manterola)

Cristobal Balenciagaren lana interpretatzen duten 26 sorkuntza erakutsiko dituzte diseinatzaile getariarraren izena daraman museoan, ekainaren 14tik irailaren 2ra bitartean. Gaur goizean egindako agerraldian aurkeztu dute proiektua Miren Vives Cristobal Balenciaga museoko zuzendariak, Elisa Palomino Central Saint Martins – UAL eskolako irakasleak eta proiektuko aholkulariak, Maya Arazi Shenkar College of Engenieering , Design and Art eskolako ordezkariak, Francesca Sammaritano Parsons The New School-eko ordezkariak, Katrin Maria Karadottir Iceland University of the Arts- eko ordezkariak eta Kokita Mitsuhiro Kyoto Seika University-ko kideak.

2016an museoak sustatu ondoren, Transmisioak proiektuak nazioarteko sei eskola entzutetsuenetako ikasle eta irakasleak bildu ditu; besteak beste, Central Saint Martins (UAL, London, Ingalaterra), The Royal Danish Academy of Fine Arts (Kopenhage, Danimarka), Iceland Academy of the Arts (Reykjavik, Islandia), Shenkar College of Engeenering, Design and Art (Ramat Gan, Israel), Seika Kyoto University (Kioto, Japonia) eta Parsons The New School of Design (New York, Estatu Batuak). Nolanahi ere, Euskal Herriko diseinatzaile gazteen ordezkaritza ere izan du. Hain justu, Bilbao International Art and Fashion plataformak hartu du parte 12 euskal diseinatzaileekin, sortzaile berriei zuzendu dieten prestakuntza programari esker.

Cristobal Balenciaga diseinatzailearen filosofian, teknikan eta biografia-testuinguruan barneratzeko baliatu dute Transmisioak. Balenciaga ezaugarritzen duen siluetaren iraultzaren inguruan sakontzeko proiektua da, museora bisita eginez edo zuzenean bere artxiboko pieza jakinetara sartuz. Getariarraren lana oinarri hartuta, parte hartu duten 150 ikaslek beren ikerketa eta sorkuntza proiektua gauzatu dute, eta orain emaitza horietako batzuk hautatu dituzte erakusketarako.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend