Bidea ixteko beldurrez

Ane Ezenarro eta Uxoa Irigoien getariarrek euren iritzia eman diote 'Berria' egunkariari, bide mozketen gaiaz. Iker Tubia kazetariak osatu du erreportajea.

N-634 errepidea itxitaEuskal Herriko errepide batzuk maiz ixten dira, eta horrek eragina du inguruan bizi edo lan egiten dutenen egunerokoan. Kaltetutakoek neurriak eskatzen dizkiete administrazioei, arazoak behin betiko buka daitezen, edo hori zaila den kasuetan, arazoari neurri eraginkorrekin erantzun diezaieten.

Askotan ixten den errepide bat Getariatik Zarautzera doana da. Autobusa erabiltzen dutenei eragiten die kalterik handien egoerak. Getariarrak kexu dira ikasturte honetan beste batzuetan baino makurrago erantzun dietelako bide mozketei. Kexu hori adierazi dute Ane Ezenarro eta Uxoa Irigoien herritarrek. Biak dira getariarrak, eta Donostian egiten dute lan. Beraz, astero hamar bidaia egin behar dituzte joanean eta etorrian.

«Autobusean ibiltzen naiz normalean, eta negu honetan arazo asko izan ditugu. Horrek pixka bat bultzatu nau autoa erostera», onartu du Ezenarrok. «Salduta geratzen gara bidea ixten duten bakoitzeko, Lurraldebusek pila bat tardatzen duelako transbordadore zerbitzua jartzen». Horrelakoetan, bi eragozpen nagusi azpimarratu ditu: lanera berandu ailegatzea edo medikuaren hitzordura garaiz ez iristea.

Jarraitu albistea irakurtzen Berria.eus atarian.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend