IRUDIETAN: Arkaitz Rodriguez eta Ines Osinaga, Orkatzen 25. urteurreneko ekitaldietan

Ospakizunen azken txanpan sartu da Azpeitiko kultur elkartea. Azken hilabeteetan ekitaldiak tantaka antolatu ondoren, aste honetarako egitarau trinkoa prestatu dute. Atzo izan zituzten lehendabiziko bi hitzorduak.

25. urteurreneko ospakizunen azken txanpan sartu da Azpeitiko Orkatz kultur elkartea. Azken hilabeteetan ekitaldiak tantaka antolatu ondoren, aste honetarako egitarau trinkoa prestatu dute. Atzo izan zituzten lehendabiziko bi hitzorduak.

Sanagustin kulturgunean, Arkaitz Rodriguez Sortuko buruak Enekoitz Esnaola kazetariak eginiko galderak erantzun zituen, … Eta orain zer? solasaldian. Preso egondako urteez, joan den igandeko giza kateaz, ETAren armagabetzeaz eta etorkizunaz hitz egin zuen, besteak beste, Rodriguezek. 60 lagun elkartu ziren Sanagustinen hura entzutera.

Gauean, berriz, Orkatz tabernan kontzertua eman zuen Ines Osinagak. Soinu txikia eta ukelelea eskuetan aritu zen Osinaga kantuan, eta solasean ere bai, bakarrik, taberna goraino bete zuten ikus-entzuleen aurrean.

Ibon Errazurenak dira Osinagaren emanaldiko argazkiak, eta Orkatz kultur elkartearenak Rodriguezen hitzaldikoak. Hona guztiak:

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend