Esker onez jaso du Anarik Adarra Saria

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian jaso zuen saria atzo musikariak, zalez eta lagunez inguratuta. Manadako kideak aske utzi izana salatu nahi izan zuen musikariak: "Hemen izanik, manifan gara. Nazka", idatzi zuen sare sozialetan.
Anari Adarra Saria

Anari Adarra Saria jasotzen. (Juan Luis Romatet)

Donostiako Viktoria Eugenia antzokia leporaino beteta zela jaso zuen Adarra Saria atzo Anari Alberdik. Esker onez jaso zuen saria Donostia Kulturaren eskutik, eta kontzertu sakon eta hunkigarria eman zuen. Zaleak, lagunak nahiz bidaideak izan zituen alboan saria jasotzean.

Anariren kide izan diren musikariak izan zituen alboan atzoko kontzertuan. Han ziren egungo Anari osatzen duten Mariano Hurtado (teklatuak), Drake (baxua), Ander Mujika (gitarra) eta Mikel Abrego (bateria). Eta handik igaro ziren Xabi Strubell, Pello Ramirez, Jomes, Petti, Maite Arroitajauregi, Borja Iglesias, Beñardo Goietxe, Ager Insunza, Karlos Osinaga Txap

Anari Adarrra saria jasotzen

(Argazkia: Bidehuts)

Viktoria Eugenia antzokian zela, Manadako kideak aske utzi izana salatu nahi izan zuen musikariak. “Hemen izanik, manifan gara. Nazka”, idatzi zuen Anarik sare sozialetan, eta behean ageri den argazkia argitaratu zuen. Izan ere, Iruñean, manifestazio jendetsua egin zuten Sanferminetako talde bortxaketaren erasotzaileak baldintzapean aske utzi izana salatzeko.

Captura de pantalla 2018-06-22 a las 10.39.55

(Argazkia: Twitter)

Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk Adarra Sariaren harira musikariari egindako elkarrizketa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend