Beizaman prest dute San Pedro festetarako egitaraua

Karta txapelketa Beizaman

Joan den asteburuan hasi zuten karta txapelketa Beizaman.

San Pedro jaiak ospatuko dituzte asteburuan Beizaman, eta dagoeneko hasi dira motorrak berotzen herritarrak. Hain zuzen ere, joan den asteburuan karta txapelketa hasi zuten, eta datozen egunetan ere izango da zertaz gozatu. Hona hemen festetako egitaraua:

Ekainak 29, ostirala.
11:30. Festen hasierako suziria.
12:00. Meza Nagusia.
12:30. Ekaintxo pailazoaren ikuskizuna.
14:00. Jubilatuen bazkaria.
16:30. Ume jolasak eta merienda.
Arratsaldean zehar. Imuntzo eta Beloki.
19:00. Patata tortilla lehiaketa.

Ekainak 30, larunbata.
10:00. Mendi irteera eta hamaiketakoa Garrintzan.
16:30. Karta lehiaketako finalak.
21:00. Herri afaria.
Ondoren. Laja eta Lutxurdio trikitilariak.
Gauerditik aurrerea. Helduen jolasak.

Uztailak 1, igandea.
11:00. Meza.
11:00. Azoka.
Egunean zehar. Itzeder eta Txibilter trikitilariak.
18:00. Aizkorako desafioa: Eneko Otaño eta Iker Vicente Xabier Orbegozo Arria V.aren eta Mikel Larrañagaren aurka.
Segidan. Itzeder eta Txibilter trikitilariak.
21:00. Gazte afaria.
Iluntzean. Festen amaierako traka.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend