Beizamako 85 urteko bizilagun bat hil da, auto istripua izan ostean

Gauerdia pasatuta izan zuen istripua 85 urteko bizilagunak, Beizamatik igarotzen den GI-3720 errepidean. Autoan harrapatuta gelditu zen, eta suhiltzaileek atera ostean, Donostia Ospitalera eraman zuten, Ospitalean hil da zaurien larritasunagatik.

Gauerdia pasatuta, 12:30ak aldean, istripua izan du 85 urteko gizon batek GI-3720 errepidean, eta auto barruan harrapatuta gelditu da beizamarra. Gidaria errepidetik atera da Peugeot 307 markako autoarekin, eta suhiltzaileek atera behar izan dute autoaren barrutik. Anbulantzia ere bertaratu da, eta han eraman dute Donostia Ospitalera, baina zaurien larritasuna tarteko, ospitalean hil da

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend