San Kristobal jaietan murgilduko dira Narrondo eta Zehatz auzoak

Ostiralean hasiko dira jaiak Narrondon, eta larunbatean Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. Asteartean ospatuko dute egun handia bi auzoetan, ohiko meza eta erromeria emanaldiekin

San Kristobal jaiak ospatuko dituzte  Zumaia eta Zestoa arteko Narrondon eta Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. Zehazki, ostiralean hasiko dituzte jaiak Narrondon, 20:00etan botatako suziriekin. Zehatzen, aldiz, larunbatean abiatuko dute jaia. Asteburuan izango dira ospakizun nagusiak, baina asteartean, San Kristobal egunean, ohiko meza eta erromeriak izango dira bi tokietan.

Zenbait berrikuntzarekin datoz aurten Aizarnazabalgo Saiatz-Zehatz auzoko sankristobalak. Indarberritu egin dute antolakuntza taldea, eta horrekin jaiei ere bultzada berria ematea nahi dute. Hamabost laguneko festa batzordea osatu dute, “auzoko ia baserri guztiek parte hartu dute festak antolatzen”, eta hiru hilabeteko lanaren ondoren, auzotarrek zein kanpotik joango direnek gozatzeko jaiak prestatu dituzte. Hitzordu nagusien artean, zapatuan auzo afaria egingo dute.

Narrondo auzoan, aldiz, jai batzordea festak antolatzen hasi zenetik mende erdia bete dela ospatuko dute aurten. Data hori gogora ekartzeko, bertso bazkari herrikoia antolatu dute iganderako. Jon Maia eta Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan, eta Jagoba eta Maddalen trikitilariek girotuko dute jaialdia.

Asteartean, jaiei amaiera biribila emateko, dema izango da Altunaren idia, Artabillaren behia eta Etxeberriren zaldiaren artean, Araitz eta Garazi trikitilariek girotuta. 19:00etan hasiko dute dema, eta erakustaldiaren ondoren, sagardo dastaketa eta mokadutxoak izango dituzte zain auzotarrek, karpa azpian.

EGITARAUAK:

Aizarnazabalen sankristobalak

Aizarnazabalgo Zehatz auzoan sankristobalak. (Nerea Uranga)

ZEHATZ AUZOA. AIZARNAZABAL
Uztailak 7, larunbata
16:30. Mus txapelketa.
19:30. Txupinazoa.
20:00. Auzo afaria, trikitixaz girotua.
23:00. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin. Jarraian, baratzuri-zopa eta txokolate jana.
Uztailak 8, igandea
12:00. Sagardo dastaketa eta pintxoak.
17:00. Lopene bere animaliekin.
18:30. Aizarnazabaldarren eta saiazdarren arteko herri kiroletako erronka.
19:00. Erromeria, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin, gauerdirarte.
Uztailak 10, asteartea
09:00. Matutia.
12:00. Meza.
13:00. Alaitsu dantza taldearen emanaldia.
17:30. Ume jolasak eta txokolatada.
Segidan, erromeria Laja II.a eta Narbaiza trikitilariekin.

NARRONDO AUZOA. ZESTOA eta ZUMAIA
Uztailak 6, ostirala
20:00. Suziriak.
22:00. Mus eta eskoba txapelketa.
Uztailak 7, larunbata
17:00. Ume jolasak eta txokolatada.
18:45. Gorriti eta Lopene bere animaliekin. Amaieran, entzierroa.
21:00. Sardina jana.
Uztailak 8, igandea
11:30. Desafioa, Oikiako Peio
astoaren eta Itziarko Jun o lehertu giza proba taldearen artean. 345 kiloko Billabier harriarekin.
13:00. Herri kirol jaialdia. Alde batetik,  Aratz Mugerza eta Irati Astondoa, eta bestetik, Luis Txapartegi eta Karmele Gisasola.
14:30. Bertso bazkari herrikoia, Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertsolariekin eta Jagoba eta Maddalen trikitilariek girotuta.
Uztailak 10, asteartea
10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.
11:00. Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa, karpan
19:00. Demak jokatuko dira, Alaitz eta Garazi trikitilariek girotuta.
Ondoren, sagardo dastatzea pintxoekin, karparen azpian.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend