ARGAZKI BILDUMA: Ibai garbiketa egin dute gaur goizean Zestoan

Hogei bat lagunek ibai garbiketa egin dute gaur, zapatua, Zestoan. Astindu elkarteak deitutako auzolanean 09:00etan hasi dira, eta txukundu ederra eman diote herri inguruko ibaiari; izan ere, hainbat objektu eta hondakin atera dute ibaitik. Astinduko kideek azaldu dutenez, “oso gustura” gelditu dira egindako lanarekin, eta taldeak eskerrak eman dizkie bertaratutako lagunei. Gainera, datorren urtean ere garbiketa antolatzeko asmoa dutela agertuko dute Astinduko kideek.

Hona hemen gaurko irudi batzuk (Argazkiak: Joseba Alberdi)

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend