IRUDIETAN: Festa betean igaro dute asteburua Aizarnazabalgo Saiatz-Zehatzen

San Kristobal festetan murgilduta ibili dira atzo eta gaur Aizarnazabalgo Saiatz-Zehatzen. Mus txapelketarekin hasi zituzten ospakizunak larunbat arratsaldean, eta auzo afaria eta ondorengo erromeria izan ziren jaietako lehen egunaren hitzordu nagusiak.

Gaur, berriz, sagardo dastaketarekin eta pintxoekin gozatu dute eguerdian. Bazkalondoan, Lopeneren abereekin hitzordua izan dute gaztetxoenek, eta ikusmina piztu duen kirol erronkaren txanda etorri da gero. Aizarnazabalgoek eta Saiazkoek lokotx biltzen, zaku eramaten, bizikletan, korrika eta txingak eramaten neurtu dituzte indarrak; parekatua izan da oso erronka, baina herritarren alde bukatu da, gutxigatik. Kirol hitzordua borobiltzeko, bi taldeetakoek sokatiran ere egin dute saiotxoa. Ondoren, auzoko plazan bertan afaltzeko aukera izan da, Ansorregi eta Larrañagarekin erromerian jarraitu aurretik.

Asteburu betearen ostean, asteartean, San Kristobal egunarekin, borobilduko dituzte festak Saiatz-Zehatzen. Hau da etzirako prestatua duten egitaraua:

09:00. Matutia.
12:00. Meza.
13:00. Alaitsu dantza taldearen emanaldia.
17:30. Ume jolasak eta txokolatada.
Segidan, erromeria Laja II.a eta Narbaiza trikitilariekin.

Hemen, asteburuko argazki bilduma:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend