Iritsi dira Zestoara udalerri euskaldunetako gazteen udalekuetakoak

Uemaren udalekuetan parte hartuko duten gazteetako batzuk gaur, Zestoako plazan. (Uema)

Uemaren udalekuetan parte hartuko duten gazteetako batzuk gaur, Zestoako plazan. (Uema)

Zestoan dira dagoeneko Uema udalerri euskaldunen mankomunitateak antolatutako udalekuetan parte hartuko duten gazteak. Gaur hasiko dute egonaldia, eta zazpi egunez egongo dira Sastarrain aterpetxean. Lehen aldiz antolatu ditu Uemak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, mankomunitateko kide diren 87 udalerrietako 15 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako udalekuak, gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend