Larunbatean hasiko dira PSE-EEren 25. urteurreneko ospakizunekin Zarautzen

Herri mailako ekitaldia egingo dute eguerdian, eta, jarraian, lagunarteko bazkaria Ezkertokin.
Zarauzko PSE-EEko kideak eta Patxi Lopez, Ezkertokin (@patxilopez)

Zarauzko PSE-EEko kideak eta Patxi Lopez, Ezkertokin (@patxilopez)

Euskadiko Alderdi Sozialistaren eta Euskadiko Ezkerraren bat egitearen 25. urteurrena ospatzeko, ekimen desberdinak antolatu ditu Zarauzko PSE-EEk. Larunbat honetan, uztailaren 14an, herri mailako ekitaldia egingo dute, 13:00etan, eta, ondoren, bazkari baten bueltan elkartuko dira Ezkertokin.

1993ko martxoan egin zuten bat PSE eta EEk, eta Zarauzko Ezkertokik paper garrantzitsua izan zuen bi alderdien bateratze prozesuan, Mario Onaindiaren eta Ramon Jaureguiren arteko negoziazioan.

Zarauzko PSE-EEk herriko alderdikideei eta lagunei ekimenetan parte hartzeko deia egin die. Horrekin batera, larunbateko bazkarian parte hartu nahi dutenek erreserba egin beharko dute pse.ee.zarautz@hotmail.com helbidera idatzita.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend