Bertan behera utzi dute autobus zerbitzuetako greba

Hizarmenaren akordioa lortu dute gaur LAB, UGT eta CCOO sindikatuek eta Avitrans patronalak, eta greba bertan behera utzi dute. Horrenbestez, Gipuzkoako autobusen sektoreak hitzarmen berria du dagoeneko, eta bihar normaltasunez eskainiko dituzte autobus zerbitzu guztiak enpresek.

Azpeitiko_autobus_geltokia_content

Gipuzkoako 30 autobus enpresa inguru greba egitekoak ziren datozen lau egunetan –bihar, etzi, hilak 20 eta 21–, baina LAB, UGT eta CCOO sindikatuek bertan behera utzi dute protesta, gaur Avitrans patronalarekin hitzarmenaren gaineko akordioa lortu dutelako. ELA sindikatua ere grebaren deitzaileetakoa zen, baina akordiotik kanpo geratu da.

Horrenbestez, Gipuzkoako autobusen sektoreak hitzarmen berria du dagoeneko, eta bihar normaltasunez eskainiko dituzte autobus zerbitzu guztiak enpresek. Gipuzkoako lan hitzarmena izan dute indarrean enpresek, eta joan zen ekainaren 30ean akordioa sinatzeko bileran ez zuen lan ituneko puntu bat onartu patronalak. Hain zuzen ere, dietak ordaintzea arautzen zuen puntua izan zen bi aldeen desadostasuna sortu zuena, eta horregatik, bertan behera gelditu zen akordioa. Gaur, berriz, aurreakordioan sinatutakoa errespetatzen duen akordioa lortu duela adierazi dute sindikatuek. Beraz, dietak aplikatuko dizkiete langile guztiei.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend