Esperientziak elkarbanatzeko jardunaldia egin dute Urola Erdiko zenbait enpresetako kideek Zestoan

Gaurko jardunaldian pare hartu duten lagunek aukera izan dute urteetan zehar Iraurgi Berritzenekin lanean ari diren zenbait enpresen esperientziak entzuteko. Hain zuzen, Kimu Bat, Tecnicur, Domusa eta Alberdi Mekanizatuak enpresek azaldu dizkiete beren esperientziak Zestoako enpresetako kideei.
Iraurgi Berritzen

Urola Erdiko enpresa sarea osatzen duten lantegietako hogei ordezkari elkartu dira Zestoako Bainuetxean. (Iraurgi Berritzen)

Elkarrekin Eskualdea Eraldatzen izenburupean, Urola Erdiko enpresa sarea osatzen duten lantegietako hogei ordezkari inguruk esperientziak eta proiektuak elkarbanatzeko jardunaldia egin dute gaur, osteguna, Zestoako Bainuetxean. Iraurgi Berritzen garapen agentziak sustatu eta dinamizatu du hitzordua. Elkarrekin Eskualdea Eraldatzen proiektuaren xedea da Azpeitiko eta Zestoako enpresen arteko lan ildo posibleen hausnarketa egitea. Horrela azaldu du eskualdeko garapen agentziak: “Ekitaldiaren helburuen artean daude Zestoako enpresetan Iraurgi Berritzenek bailarako enpresekin duen harreman eredua barneratzea, harreman eredu horren ondorioz azken urteetan enpresen behar konkretuetatik sortu diren proiektuak ezagutaraztea, harreman eredu horren inguruko balorazio bat egitea eta hainbat dinamiketan murgiltzeko lan ildo posibleak zehaztea”.

Gaurko jardunaldian pare hartu duten lagunek aukera izan dute urteetan zehar Iraurgi Berritzenekin lanean ari diren zenbait enpresen esperientziak entzuteko. Hain zuzen, Kimu Bat, Tecnicur, Domusa eta Alberdi Mekanizatuak enpresek azaldu dituzte beren esperientziak.

Duela bi urte batu zen Zestoako Udala Iraurgi Berritzen garapen agentziaren egitasmora.  Iraurgi Berritzenek azaldu duenez, “enpresen arteko elkarretaratze honek, Zestoako lehiakortasun ekonomikoa bultzatzea eta sustatzea du  helburu, eta marko horretan aurrerapausoak ematea nahi du”. Iraurgi berritzenek sustatutako jardunaldira berataratu diren enpresetako ordezkarie artean jasotako balorazioak “oso positiboak” izan direla nabarmendu du Iraurgi Berritzenek, eta azpimarratu du hitzordua “zenbait ondorio ateratzeko baliagarria” izan dela.

Aurrera begira ere jarri dira Elkarrekin Eskualdea Eraldatzen jardunaldian, eta “elkarrekin lanean jarraitzeko konpromezua lehenetsi” dute hitzorduan izan diren enpresariek.  Etorkizuneko erronka da, “bakoitzaren errealitatetik hasita, lanerako aukera zehatzak ikuskatzea”.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend