Fatiha Hajji Baba Azkoitiko bizilagunaren margolanak ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Margolan berriak zintzilikatu dituzte Sanagustin kulturguneko paretetan. Oraingoan, Azkoitiko bizilaguna den Fatiha Hajji Babaren koadroak ikus ditzakete kulturgunera bertaratzen direnek. Margolan koloretsuak egiten ditu Hajjik, eta denetariko gauzak islatzen ditu bertan. Azkoitiko bizilagunak Sanagustinen erakusgai jartzen duen hirugarren erakusketa da ikusgai dagoena. Aurrez  2015ean eta 2016an jarri zituen Sanagustingo hormetan zintzilik eskuz egindako lanak, herritarrek bere obrak ikus zitzaten. Azkoitiko artistaren margolanak uztailaren 23a bitartean izango dira ikusgai Sanagustin kulturgunean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend