Gizon bat atxilotu dute Azkoitian baimendutako alkohol tasa bost aldiz biderkatzeagatik

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo 23:30ak aldean Azkoitian, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Ehun bat metro kontrako norantzan gidatu zituen gizonak Trino Uria kalean, eta Ertzaintzaren patruila batek gelditu zuen. Alkoholemia proba egin zioten, eta bost aldiz gainditu zuen baimendutako alkohol tasa; hain zuzen ere, 1,25eko tasa eman zuen gizonak. Ertzaintzaren arabera, atxilotu zutenean, gizonak ez zuen nortasun agiririk soinean, eta ertzain etxera eraman zuten. Epailearen esku gelditu da gizona.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend