Karmentxuren etorreraren zain, hasi dira Arroabean karmenak ospatzen

Karmen jaien ospakizunetan murgildu dira dagoeneko Arroabean. Gaur dute astelehenera arte luzatuko diren festen lehen eguna, eta txikienak eta zaharrenak izan dira festari ekiten aurrenak. Horrela, Jubilatuen Egun honetan, herriko umeek antzerki emanaldia egin dute eguerdian; eta erretiratuak, berriz, beraiei eskainitako bazkarian elkartu dira Ederki elkartean.

Arratsaldean, 18:00etan pala txapelketaren finala jokatuko dute, eta 19:00etan izango dute Karmentxuren etorrera; jaietako ikur berria dute Karmentxu Arroabean. Karmen jaien lehen eguna borobiltzeko, Bertsolari Gazteen III. saioa izango dute, 22:00etan hasita. Joanes lllarregi (Leitza), Aitor Zubikarai (ltziar), Maddalen Arzallus (Hendaia), Oihana Arana (Eskoriatza), German Urteaga (Beasain) eta Maddi Aiestaran (Beasain) dira bertsotan ariko direnak.

Hona hemen, gaur eguerdiko argazki batzuk, Arroabeko Festa Batzordearenak:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend