Karmentxuren lehen karmenak

Jaietako ikur berria estreinatuko dute aurten Arroabean, bertako "errealitate ezberdinak irudikatu" nahi dituen panpina. Haren bueltan ospatuko dituzte bost eguneko festa oparoak.
Karmenak aurkeztu dituzte Arroabean.

Karmenak aurkeztu dituzte Arroabean.

Gaur hasiko dira Arroabeko Karmen jaiak. Bost egunerako egitaraua prestatu dute aurten; astelehenean, Karmengo egunarekin, bukatuko dira festak.

Jai “parte hartzaileak” antolatzea izan da festa batzordekoen helburua, “herritarrek herritarrentzat egindakoak, eta adin guztientzat tartea” izango dutenak. Horrela, besteak beste, antolatu dute gaurko pintxo lehiaketa herrikoia.

Baina beste bat izango da aurtengo karmenetako berrikuntza nagusia: Karmentxu panpina. Jaietako ikur sortu berriari harrera egingo diote gaur arratsaldean, eta haren bueltan ospatuko dituzte festak astelehen gauerdira arte; Karmentxuren agurra izango da, hain justu, egitarauaren azken hitzordua.

Arroabeko herrigunearen historiara jo dute festa batzordekoek Karmentxuren irudia sortzeko eta horri esanahia emateko. “Arroabea zementu lantegiaren bueltan eraiki zen, eta badakigu Cementos Rezola lantegiaren aurretik La Carmen izeneko zementu fabrika egon zela, eliza baino lehen”. Zementu lantegira lanera etorritako etorkinen eta Arroabeko baserritarren arteko fusioa da Karmentxu, bertako “errealitate ezberdinak irudikatu” nahi dituen ikurra, eta arroabetarren egungo erreibindikazioekin bat egiten duena, bidegorriaren eta eskolaren kasuan.

Egitaraua

Gaur, osteguna
12:00. Jubilatuentzako meza.
12:30. Herriko umeen antzerki emanaldia.
14:00. Jubilatuen bazkaria.
Bazkalostean,  Jurgi eta lzarorekin erromeria.
18:00. Pala txapelketaren finala.
19:00. Karmentxuren etorrera.
Ondoren, pintxo lehiaketa herrikoia.
22:00. Bertsolari Gazteen III. saioa.

Bihar, ostirala
10:30. Ume jolasak.
13:00. Ura bota, umeentzat.
Ondoren, umeen bazkaria.
15:00. Puzgarriak.
Gero, apar festa eta txokolatea.
Jarraian, BTK batukadarekin poteoa.
21:30. Herri afaria.
23:00. Kontzertua: La Jodedera.
Segidan, Bide Batezekin erromeria. Goizaldera arte, Uranga eta Huegun Djak txosnan.

Etzi, larunbata
11:00. Paella lehiaketa.
14:30. Kuadrillen bazkaria.
18:00. Kuadrillen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
23:00.  2zio eta Xutik taldeen kontzertuak. Ondoren, goizaldera arte, DJ Bull.

Uztailak 15, igandea
Goizean, diana, txistulariekin.
12:00. Meza.
12:30. Lopeneren zezen txikiak.
18:00. X. Trikitilari Gazteen Txapelketa.
Ondoren,  sagardo dastaketa eta pintxoak.
21:30. Herri afaria.
Ondoren, DJ Josu Rodriguez.

Uztailak 16, astelehena
06:00. Karroza herriko baserrietan.
12:00. Meza. Segidan, Zestoako dantzariak.
17:30. Bidegorriaren inaugurazio kalejira.
20:00. Tio Teronen Semeak.
22:00. Erein taldea.
00:00. Karmentxuren agurra.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend