Naturgi zine ziklo ibiltariak Azkoitian egingo du geldialdia hilaren 20an

Zine Akademia Fundazioak Naturgi udako zine ziklo ibiltaria hasi du beste urte batez, eta datozen hilabetetan hainbat film eskainiko dituzte Espainiako estatuan zehar. Guztira, hamar geldialdi egingo dituzte han-hemenka, eta horietako bat Azkoitian izango da. Hilaren 20an, Toc Toc (Espainia, 2017) umorezko filma eskianiko dute Azkoitiko Oteiza pilotalekuetan. Gainera, Vicente Villanueva filmaren zuzendaria bertan izango da, eta ikusleei grabazioko bitxikeriak edota anekdotak azalduko dizkie.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend