Urriaren 6an ospatuko dute Txisteratik Egun Magikoa

Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta, besteak beste, magoak, karpa magikoa eta magia gala nagusia izango dira ikusgai egunean zehar.
Iazko Txisteratik Egun Magikoa

Iazko Txisteratik Egun Magikoa

Urriaren 6an, larunbata, ospatuko dute Txisteratik Egun Magikoaren hirugarren edizioa. Egitarau zehatza argitaratu gabe dago oraindik, baina hala ere, Kulturaz kooperatibak aurreratu du, urtero legez, magoak ibiliko direla kaleetan, karpa magikoa ere egongo dela eta, eguna borobiltzeko, artista handien eskutik, hainbat magia mota ikusteko aukera izango dutela magiazaleek Soreasu antzokiko gala nagusian.

Azken edizioa arrakastatsua izan zen. Lotura honetan dago ikusgai iazko bideoa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend