Artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko die Urkomek baserritarrei

Hilaren 23tik 27ra bitartean utzi ahal izango dute artilea baserritarrek, Zarauzko Urteta eta Azpeitiko Lapatx zabortegietan

Urkome Urola Kostako Landa Garapeneko Elkarteak artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du beste urte batez, artilearekin dauden “arazoak” konpondu nahian. Elkarteak Urola Kostako Udal Elkartearen eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin adostu ditu bilketa puntuak, eta eskualdean honako bi gune hauetan jasoko dute artilea: Azpeitiko Lapatx zabortegian eta Zarauzko Urteta zabortegian.

Uztailaren 23tik 27ra bitartean egongo da artilea uzteko aukera. Lapatxen, 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara utzi ahal izango da, eta Urtetan, berriz, 08:30etik 14:00etara bitartean. Elkartea jarri da dagoeneko harremanetan 50 ardi baino gehiago dituzten baserritarrekin, eta jakinazi die artilea eramateko aukera izango dutela. Dena den, esan dute edozeinek utzi ahal izango duela artilea. Horiek solte utzi beharko dute artilea, zakurik gabe.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend