Irudietan: Bertso musikatuen emanaldia, Zarauzko Bertso Astean

Inaxio Uriak irabazi du Eonaixilik bertsopaper lehiaketa

Motxian bertso eskolak 18. aldiz antolatu du Bertso Astea. Atzo iluntzean eman zioten hasiera egitarauari, bertso musikatuen emanaldiarekin. Torre Luzeako parkean izan zen, eta jende ugari bertaratu zen ikuskizunaz gozatzera.

Bestalde, Eonaixilik bertsopaper lehiaketa martxan jarri dute aurten ere, eta bertso musikatuen ondoren banatu ztuzten sariak. Inaxio Uria izan da aurtengo irabazlea, eta aipamen bereziak Eder Iturralderentzat, Jon Aizpuruarentzat eta Mattin Muniainentzat izan dira.

Gaur, ostirala, 19:00etan IV. Bertso Pelota Desapiyua izango da Frontoi Txikin, eta euria egingo balu, Zinema pilotalekura lekualdatuko lukete. 22:30ean, berriz, bertso saioa izango da Torre Luzeako parkean. Euria egingo balu, Merkatu plazan egingo litzateke.

Bihar, larunbata, 10:30ean hamaiketakoa egingo dute Musika plazan. 12:00etan, Txepelketa abiatuko dute, tabernaz taberna, eta 15:00etan bazkaria eta Txepelketako finala izango dira Egoki tabernan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend