Karmentxurekin batera festetan murgildu da Arroabea

Arroabeko bizilagunek festa egun ederrak dituzte aurretik. Atzo, osteguna, ekin zieten Karmen jaien ospakizunei, eta astelehenera bitartean izango dute zer egin eta zertaz gozatu. Jubilatuen Egunak ireki zuen festetarako prestatutako egitaraua, baina gaztetxoek ere izan zuten festetan parte hartuz gozatzeko aukera. Izan ere, eguerdi aldean antzerki emanaldi ederra eskaini zuten Arroabeko frontoian, eta bertaratu ziren lagunek gogotik gozatu zuten artista txikien emanaldiaz. Erretiratuek, aldiz, Ederki elkartean beraiei eskainitako bazkarian igaro zuren eguerdi-arratsaldea, jai giro jatorrean. Arratsaldean, pala txapelketaren finala jokatu zen, eta dozenaka lagun hurbildu zen partida ikustera.

Karmentxuren etorrerarekin murgildu ziren bete betean Karmen jaietan. Aurten jaitsi da aurrenekoz Karmentxu Arroabeko festetara, baina datozen urteetan ez du hutsik egingo. Zementu lantegira lanera etorritako etorkinen eta Arroabeko baserritarren arteko fusioa da Karmentxu; bertako “errealitate ezberdinak irudikatu” nahi dituen ikurra, eta arroabetarren egungo erreibindikazioekin bat egiten duena, hain zuzen. Dozenaka lagunek egin zioten harrera atzo arratsaldean Karmentxuri, eta hark, herritarrei jaietan gozatzeko mezua helarazi ez ezik, gogoan izan zituen bidegorriaren eta eskola berriaren aldarriak. Hona hemen bideoa:

Karmen jaien lehen eguna borobiltzeko, Bertsolari Gazteen III. saioa egin zuten forntoian. Bertan, hitzekin jolastean duten abilezia erakutsi zuten Joanes lllarregik, Aitor Zubikaraik, Maddalen Arzallusek, Oihana Aranak, German Urteagak eta Maddi Aiestaranek, saioa entzutera bertaratu ziren lagunen begiradapean.

Motorrak berotuta, asteburuan jarraitu dute festarekin. Izan ere, ez da aspertzeko betarik izango Arroabean. Hona hemen Arroabeko Festa Batzordeak datozen egunetarako prestatu duen egitaraua:

Gaur, ostirala

10:30. Ume jolasak.
13:00. Ura bota, umeentzat.
Ondoren, umeen bazkaria.
15:00. Puzgarriak.
Gero, apar festa eta txokolatea.
Jarraian, BTK batukadarekin poteoa.
21:30. Herri afaria.
23:00. Kontzertua: La Jodedera.
Segidan, Bide Batezekin erromeria. Goizaldera arte, Uranga eta Huegun Djak txosnan.

Bihar, larunbata
11:00. Paella lehiaketa.
14:30. Kuadrillen bazkaria.
18:00. Kuadrillen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
23:00.  2zio eta Xutik taldeen kontzertuak. Ondoren, goizaldera arte, DJ Bull.

Uztailak 15, igandea
Goizean, diana, txistulariekin.
12:00. Meza.
12:30. Lopeneren zezen txikiak.
18:00. X. Trikitilari Gazteen Txapelketa.
Ondoren,  sagardo dastaketa eta pintxoak.
21:30. Herri afaria.
Ondoren, DJ Josu Rodriguez.

Uztailak 16, astelehena
06:00. Karroza herriko baserrietan.
12:00. Meza. Segidan, Zestoako dantzariak.
17:30. Bidegorriaren inaugurazio kalejira.
20:00. Tio Teronen Semeak.
22:00. Erein taldea.
00:00. Karmentxuren agurra.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend