‘Zigortzaileak’ filmaren emanaldiarekin bukatuko da Aizarnazabalgo Zinea Kalean egitasmoa

Zinea Kalean egitasmoaren barruan hirugarren eta azken emanaldia izango da. Ikus-entzunezkoa 22:00etan hasita emango dute, plazan.

Zinemaz aire zabalean gozatzeko aukera izan dute azken asteetan Aizarnazabalgo bizilagunek, eta bihar, asteazkena, izango da horretarako aukera. Izan ere, Zinea Kalean egitasmoaren barruan hirugarren eta azken emanaldia izango da; Zigortzaileak filma emango dute, 22:00etan hasita plazan. Zigortzaileak ikus-entzunezkoa Arantza Ibarrak eta Alfonso Arandiak ekoiztu zuten 2009an.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend