Hamabi sagardogilek parte hartuko dute Aizarnazabalgo V. Sagardo Lehiaketan

Larunbatean 18:30ean izango da aurtengo hitzordua, Atari Soro plazan. Sagardoarekin batera pintxoak dastatzeko aukera ere izango da, eta trikitilariek girotuko dute festa.

Iazko sagardo lehiaketa. (Julene Frantzesena)

Aizarnazabalgo udaleko Ingurumen eta Nekazaritza sailak V. Sagardo lehiaketa antolatu du larunbaterako. Lehiaketa 18:30ean hasiko da, Atari Soro plazan, eta sagardoa ez ezik, pintxoak dastatzeko aukera ere izango dute Aizarnazabalen elkartzen direnek. Trikitilariak ere izango dira txapelketako giroa berotzen.

Sagardo lehiaketaren bosgarren edizioan hamabi sagardogilek parte hartuko dute; Alorrenea (Astigarraga), Egiluze (Errenteria), Gaztanaga (Andoain), Akarregi (Hernani), Izeta (Aia), Petritegi (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Eula (Urnieta), Aburuza (Aduna), Añota (Azpeitia), Altzueta (Hernani) eta Urdaira (Usurbil). Iazko sagardo lehiaketa Petritegik irabazi zuen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend